XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bide heziketa


Programa-mota: ariketak
Irakasmaila(k): LMH-1-2
Jakintzagaia(k): Zehar lerroa
Urtea: 1995


Windows beharrezkoa: bai
Beharrezko RAM memoria: 2 MB
Gutxienezko prozesadorea: 286
Txartel grafikoak: VGA
Multimedia da: ez


Diskete-kopurua: 1 HD
Disko gogorra behar da: bai
Instalazioa du disko gogorrerako: bai


Edukinaren egilea: Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko Hezkuntza Informatika Taldea
Trataera informatikoa: Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko Hezkuntza Informatika Taldea
Produktorea: Gipuzkoako Ikastolen Elkartea
Banatzailea: GIE, Zabaltzen
Salmenta-prezioa: 3180 pta.

EIMA III-ren laguntzarekin egina

IRUZKINAK: Programa honen helburua Bide-Heziketako arauak errespetatu, berriak ikasi eta erabiltzen ikastea izango da.

Oinarrizko zirkulazio-seinaleak bereizten jakin eta duten esanahia ezagutzea eta kale eta errepideetako oinezkoen eta bizikleten seinale eta arauak errespetatzea.

Lau joko edo ariketa pentsatu ditugu honen guztiaren lanketarako.

1.- Seinaleen ezaugarriak: seinale bat emanik, eta honen inguruko hainbat sailkapen multzo, kolore, forma, esanahi orokor e.a., talde hauetako bakoitzaren barruan zein ezaugarri duen bereiztu behar du ikasleak;

2.- Seinaleen esanahia: ikasleak, pantailan seinaleen hainbat marrazki eta esanahi konkretu emanik, bakoitzari dagokiona bereiztu behar du;

3.- Ondo-gaizki: marrazki batean, kale arteko egoera desberdinak azalduko zaizkio ikasleari (haur bat kale erditik, bestea zebrabidetik...) berak, egoera hauetatik ondo ala gaizki daudenak bereiztu beharko ditu eta aukera batzuk emanik zergatia adierazi;

4.- Oka jokoa: ikaslearen pantailan, herriko kale batzuk simulatzen oka joko bat azalduko zaio.

Seinale bakoitzean erortzen denean, honen araberako arau batzuk izango ditu jolasteko eta hauetxek jarraitu behar izango ditu.

Bidea


Programa-mota: joko didaktikoa, ariketak
Irakasmaila(k): LMH-1-2
Jakintzagaia(k): Matematika
Urtea: 1992


Windows beharrezkoa: ez
Beharrezko RAM memoria: 512K
Gutxienezko prozesadorea: 8088-86
Txartel grafikoak: VGA
Multimedia da: ez


Diskete-kopurua: 1 DD
Disko gogorra behar da: ez
Instalazioa du disko gogorrerako: ez


Edukinaren egilea: M. Prego
Trataera informatikoa: M. Prego
Produktorea: N. Olave de la Hera
Banatzailea: Jara
Salmenta-prezioa: 2500 pta.

EIMA III-ren laguntzarekin egina

IRUZKINAK: Oinarrizko lau eragiketekin kalkuluak praktikatzeko prestatua dago.

Ariketa bakoitzean ikasleari emaitza aurkezten zaio eta berak eragigaien eta eragiketen arteko konbinazio egokia aurkitu beharko du aurkeztutako emaitzara iristeko.

Hau da, emaitza zuzenera helduz, eragigaiz eta eragiketez osatutako bidea seinalatu beharko du ikasleak.

Eragigaiak eta eragiketak era geometrikoan aurkezten dira; horrela, ikasleak buruz errazago irudikatu ahal izango ditu emaitza zuzenera eramango duten bide posibleak.

Zikinerako koadernoa erabiltzeko aukera erantsi da.

Ariketen zailtasuna, pantailan azalduko diren zenbaki-zutabeen kopuruagatik eta zutabe bakoitzeko zenbaki-kopuruagatik zehaztua dago.